sarrerara joan
berriak
2008/11/27
Bilgune feministak azaroak 25aren balorazio oso positiboa egin eta mugimendu feminista zoriontzen du.

Instituzioei hitzetatik ekintzetara pasa eta beaien konpromisoak egi bihurtzeko exijentzia luzatu die.


2008/11/23
Urolako Koordinadora Feministak egitarau zabala antolatu du azaroak 25aren inguruan.

Instituzioen itxurakeria gehiagorik ez! Hitzetatik ekintzetara!” lemapean indarkeria arazo sozial eta estrukturala dela gogoratu eta instituzioei duten ardura gogorarazi nahi izan diete.


2008/11/21
Bilgune feministak aurtengo azaroak 25eko diskurtsoa eta mobilizazioak aurkeztu ditu.

Inoren zain egon gabe emakumeok kolektiboki zein indibidualki autodefentsarako mekanismoak bilatu eta garatzearen aldeko apustua egiten dugu.


2008/11/21
Euskal Herriko bilgune feministak indarkeria sexistaren aurrean defenditzeko tresna jarri du emakumeen eskura.

Autodefentsa feministarako deia egiteaz gain, txilibitu bat aurkeztu du erasoak ekidin edota gertatzen ari direla ohartarazteko.


2008/10/24
Maria Puy Perezen desagerpena dela eta bilgune feministaren prentsa oharra

Lehenik eta behin, Euskal Herriko bilgune feministak bere elkartasuna adierazi nahi dio Maria Puy Perez eta bere sendiari.


2008/10/23
Urriak 24, arratsaldeko 19:30etan, ERASO SEXISTEN AURKAKO manifestazioa Bilbon Arriagatik

Aurreko asteetan hainbat sexu eraso gertatu dira Bilbo hirian, berriro ere, emakumeon askatasuna eta borondatea zanpatua izan delarik .


2008/10/22
Bilgune feministak ikasturteko ildoak kokatu ditu

Abortu eskubidea eta prekarietatea izango dira ikasturteko borroka nagusiak


2008/10/14
Colombiako mugimendu feministako kide zen Olga Marina Vergara erail dute Medellinen

La Ruta Pacífica de las Mujeres taldeko kidea zen Olga Marina Vergara, sikario batzuk tirokatu eta erail zuten bere etxean bertan bere seme, erraina eta 5 urteko ilobarekin batera irailaren 24an.


2008/10/10
Aurreko ikasturtearen balantzea, euskal jendartearen egoera

Euskal Herriko bilgune feministak ihaztik hasita urte honetan zehar eman diren jazoera eta aldaketen inguruan gogoeta luzatu nahi du.


2008/10/03
Eraso sexistei erantzun!!!

Dei egin nahi dizuegu emakumeei eta jendarte osoari gaur arratsaldeko 19tan Arrasaten egingo den elkarretaratze honetan gurekin batera parte har dezazuen.


2008/09/05
Carlota Ortuzarren erailketa dela eta bilgune feministaren irakurketa

Euskal Herriko bilgune feministak gogorki salatu nahi du aste honetan Urruñan jazotako erailketa. Alabaina, Carlota Ortuzarren erailketa azkena izan bada ere, ez da uda honetako bakarra izan (...)


2008/07/09
Beste emakume bat eraila Euskal Herrian, adi mobilizazioei. Parte hartu!!!

Nagore Laffage irundarra herenegun izan zen eraila Orondritzen.


2008/07/03
Etor zaitez San Ferminetan Aldapa Kaleko Bodegikara

Bilgune feminista eta Euskal Herriak Bere Eskolak taberna irekiko dugu jai herrikoi eta parekideak bultzatzeko asmoarekin.


2008/07/03
Leitzako Sarriopapel y Celulosa S.A enpresak emakumeen eskubideak urratzen ditu

Enpresa honek 32 urte daramatza emakumerik kontratatu gabe bertako lan hitzarmenaren aurka


2008/07/03
Familia homoparentalei buruzko dokumentala kaleratu du kazetari katalan batek

Anna Boludak AEBetako lesbiana-gay bikoteak eta berauen familiei buruzko dokumentala egin du


2008/06/29
Euskal herriko bilgune feministak ekimena burutu du lesbianen bisibilizazioa bultzatu asmoz

Ekainak 28aren harira, Donostiako kale bati izena aldatu diogu.


2008/06/25
Donibaneko jaiei amaiera alaia eman zien triki-poteo feministak

Lehendabiziko urtez egin den triki-poteo feministak arrakasta itzela izan du, giro ederra izan da nagusi auzoko emakumeon artean eta tabernaz taberna eta kalez kale, auzoa alaitu du emakume olatuak.


2008/06/17
Euskal Herriko bilgune feministak Hezkidetza Gida kaleratu du

Hezkuntza formala eta ez formalaren munduan hezkidetza era integralean eman dadin tresna izan nahi du.


2008/05/30
Ekainak 7an Nazio Plaza ospatuko da Iruñean

Jendarte osoa gonbidatuta dago egingo diren ekimenetan parte hartzera.