Dakizuen bezala Emakumea Pilotari proiektuko ekintzen berri emateko duela denboraldi batzuk blog bat sortu genuen. Orain gutxi arte beti egon da eguneratua baina azken hilabete honetan geldirik izan dugu antolaketa arazo batzuen ondorioz.
Baina dagoeneko eguneratua daukagu eta bertan sartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu berriz ere. Helbidea ondorengoa da:
Etorkizun hurbilean bideoak sartzeko asmoa daukagu, urtean zehar jokatzen diren txapelketetako finalen partidak ikusteko aukera izan dezazuen. Txertatzen ditugunean jakinaraziko dizuegu.
Beste zerbait sartzeko proposamenik izanez gero ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak, beraz badakizue, ea denon artean informazio gune erakargarria sortzen dugun.