MAMIKI KONPARTSA FEMINISTAK EGITARAU PROPIOA IZANGO DU
Data: 21/08/2012
Mamiki konpartsak egitarau oparoa dauka datozen egunetarako.
Gaur 19'30tan bertsolariak izango ditugu konpartsako txosnan eta 23'00tan Puro Luego taldearen kontzertua izango dugu.
Abuztuaren 23an, bazkariarekin hasiko dute eguna konpartsakideek eta arratsaldean trikitixa eta batukada feministekin kalejira izango da. 23'00tan hasita Aurora beltranen kontzertua egongo da eta gaua luzatzeko DJ Anuska Pituska eta Muldie izango ditugu.
Ondo ondo pasa neskak!