sarrerara joan
berriak
2010/03/05

Euskal Herriko Emakumeen Martxa prestaketen azken txanpan sartu da.

Martxan jarraitzen dugu. Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen Mundu Martxa. Hasierako urratsak sendotu asmoz, martxoaren 8an Iruņean hasi eta martxoaren 13an Iruņean bertan amaituko den martxan Euskal Herriko emakumeok ere badugu zer aldarrikatu.

Aurtengoan, gutuna eskuan hartuta, gure eskubideak aldarrikatzeko parada bikaina dugu martxoan zehar egingo dugun martxan. Lau jarduera eremu izango ditugu: emakumeon aurkako indarkeria, eskubide sexual eta erreproduktiboak, prekarietatea eta elikadura subiranotasuna.

Aurtengo erreleboak hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu lurralde guztietatik martxoak 8 gauean Iruņetik hasita:
  • MARTXOAK 9:Iruņea (10:00), Altsasu (11:30), Lizarra (13:30), Agurain (17:30), Gasteiz (19:00).
  • MARTXOAK 10:Gasteiz (10:00), Laudio, ezkerraldea, eskumaldea (17:00), Bilbo (18:30), Zornotza (21:30).
  • MARTXOAK 11:Ermua (11:00), Urola Kosta (12:00), Beasain (17:00), Tolosa (18:30), Donostia (19:00), Orereta (20:30).
  • MARTXOAK 12:Irun (11:30), Hazparne, Baiona, Leitza (20.30).
  • MARTXOAK 13:Ekitaldiak eta festa goizeko 11:00etatik. Furgonetari harrera 12:30tan. Manifestazioa, ekitaldia, bazkaria, festa...

Leku guzti hauetan eta beste hainbatetan ekimenak eta elkarguneak izango dira martxoak 6tik.

Beraz, jarrai dezagun martxan, 2010 arrazoi baititugu urratsak emanez martxan parte hartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero sartu zaitez: http://2010emakumeenmundumartxa.blogspot.com


<< itzuli