
2008/09/05
Carlota Ortuzarren erailketa dela eta bilgune feministaren irakurketaEuskal Herriko bilgune feministak gogorki salatu nahi du aste honetan Urruñan jazotako erailketa. Alabaina, Carlota Ortuzarren erailketa azkena izan bada ere, ez da uda honetako bakarra izan.Zoritxarrez aurtengo udan hiru erailketa eta kontatu ezinezko bortxaketa eta eraso kopurua izan ditugu euskal herri eta hirietan. Kasu hauek guztiak ez dira leku zehatzetan bakarrik ematen diren jazoera isolatuak, edozein emakumek edonon bizi duen zapalkuntzaren ondorio bortitzenetakoak ditugu. Emakumeon kontrako indarkeria sexuen arteko hierarkian oinarritutako sistema sozialaren beste adierazgarri bat da. Beraz, sistema sozialean aldaketa sakonak egin eta honek dakartzan sexuen arteko desberdintasunekin amaitu ezean erailketak egoten jarraituko dute. Lan honetan instituzioek ardura handia dute, momentuz era integralean betetzen ari ez diren ardura. Baina herritarrok ere, emakume eta gizonek, eginbehar handia dugu gure egunerokotasunean honekin amaitzeko, harreman parekideak eraikitzeko. Horregatik, Mundu Martxako Plataformak deitutako kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu guztiei. Denon ardura da indarkeria sexistarekin amaitzea, salatu dezagun kalean Carlota Ortuzarren erailketa. Hauek dira mobilizazioen leku eta orduak:
<< itzuli |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||