sarrerara joan
berriak
2008/11/21

Bilgune feministak aurtengo azaroak 25eko diskurtsoa eta mobilizazioak aurkeztu ditu.

Aurten, oraindik bukatu ez den urte honetan, dagoeneko 5 emakume erail, ehunka eraso zein bortxaketa eta emakume desagertu bat izan dira. Argazki hau zoritxarrez urteak pasa ahala errepikatzen joan zaigun irudi bat da, inork beronen aurrean taxuzko erabakirik ez duela hartzen ikusten jarraitzen dugun bitartean.
  • Nazkatuak gaude indarkeria kasuak jazoera isolatu bezala tratatzeaz.
  • Nazkatuak gaude gure askatasuna mugatzen duten jarrerak egunero jasan beharraz.
  • Nazkatuak gaude instituzioek biktima soilak bagina bezala tratatzeaz.
  • Nazkatuak gaude agintariek dituzten erantzukizun politikoak ez betetzeaz.
  • Nazkatuak gaude komunikabideek indarkeria morboa bultzatzeko erabiltzeaz.

Errealitateak marrazten digun argazki krudel honen aurrean pazientzia bukatzen ari zaigu emakumeoi. Iada ezin dugu zain egon nahi ea gu salbatzera noiz etorriko, ezin dugu gure segurtasuna eta bizitza beste batzuengan delegatu.
Guregandik abiatuta egin nahi diogu aurre indarkeriari; emakume aske eta autonomo bezala formatuz, gure buruarengan dugun ziurtasuna handitu eta gaitasunetan sinestuz. Geure etorkizuna, gure gorputza eta bizitzen jabe izatea nahi dugu. Horregatik, autodefentsa feminista garatzeko deia luzatu nahi dugu.
Autodefentsa feminista autogestiotik eta antolaketaren aldeko apustua eginez ulertzen dugu: Emakumeok emakume izateagatik erasotuak bagara defenda gaitezen. Arazo sozial honi aurre egiteko beharrezkoa da emakumeok antolatzea, gure artean babestea, taldean eztabaidatzea eta espazio komunak eraikitzea. Bakoitzak bere esperientziatik eta jarduteko eratik, denon artean aurre egin diezaiogun egunero itotzen gaituen indarkeriari, bat egin dezagun pairatzen dugun zapalkuntzarekin amaitzeko. Erabil ditzagun gure gaitasun guztiak emakume bat gehiagok indarkeriarik jasan beharrik izan ez dezan, berak bizi izan duena guztioi egiten baitigute.
Azaroak 25 honetan bete ditzagun kaleak aldarri garbi ozen batekin, bat gehiago pasatzen ez dugula utziko esatera irten gaitezen. Kontzentrazio, manifestazio eta bestelako ekimenetan parte hartuz has gaitezen emakume guztion artean gure etorkizunean zer nolako harremanak garatu nahi ditugun erabakitzen. Emakumeok! Apur dezagun sistema patriarkala!
NAZKATUAK GAUDE! EMAKUMEOK AUTODEFENTSA!


EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAren harira egingo diren mobilizazioak:


Azaroak 25

BILBO

19’30

Arriagan

Koordinadorak deituta

ALGORTA

Martxa Algortatik Areetara

Bilgune feminista eta Emakume Gazteen Asanbladak antolatuta

DURANGO

20’00

Manifestazioa Andra Maritik

Emakume Plataformak deituta

ZORNOTZA

19’30

Kontzentrazioa Erreferendum Plazan

Emakume Plataformak deituta

DONOSTIA

19’30

Kontzentrazioa Bulebarrean

Donostiako Koordinadora Feministak deituta

ORERETA

19’30

Kontzentrazioa Niessenen

Plataformak deituta

ZARAUTZ

19’30

Kontzentrazioa Udaletxe aurrean

Sorginak eta Bilgune feministak deituta

ARRASATE

19’30

Kontzentrazioa Plazan Emakume

Plataformak deituta

TOLOSA

20’00

Kontzentrazioa Trianguloan

Bilgune feminisitak deituta.

AZPEITIA

19’30

Kontzentrazioa Herriko Plazan

Bilgune feminisitak deituta.

IRUN

Kontzentrazioa

Bilgune feminisitak deituta.

GAZTEIZ

20’00

Birjin Zurian

Plataformak deituta.

IRUÑA

20’00

Manifestazioa Gaztelu Plazatik

Indarkeriaren Kontrako Plataformak deituta

LIZARRA

20’00

Baja Navarran

Koordinadora Feministak deituta

ALTSASU

19’00

Plazan konzentrazioa

Koordinadora Feministak deituta

ETXARRI

20’00

Plazan kontzentrazioa

Bilgune feministak deituta

BAIONA

18’00

Herriko Etxean

Bortizkeriaren kontrako Taldeak deituta



<< itzuli