sarrerara joan
berriak
2008/11/23

Urolako Koordinadora Feministak egitarau zabala antolatu du azaroak 25aren inguruan

Urola eskualdeko emakume talde eta eragile feministen ustez, instituzioek gaur egun egiten dituzten adierazpen ezberdinak aurpegi garbitze hutsa dira eta jartzen dituzten bitartekoak arazoen erroetara jotzen ez duten “partxeo” hutsa. Lanean ari direla saltzen diguten bitartean “emakumeok kolpatuak, irainduak eta gutxietsiak izaten jarraitzen dugu egunero, kasu batzuetan erailak izan arte “.
Arrazoi hau medio, egoera larri honen aurrean zurikeria eta itxurakeria gutxiago izateko eta benetako konpromiso politikoa agertzen hasteko exijentzia luzatu nahi izan dute.
Era berean, emakumeei kolektiboki antolatu eta erantzuteko deia luzatu diete. Azaroak 25 honetarako egitarau oparoa antolatu dute Azpeitia, Zarautz eta Zumaian.

EGITARAUA:

AZPEITIA
  • Ikasleek ikastetxeetan kontzentrazioa jolas orduan.
  • Kontzentrazioa herriko plazan arratsaldeko 19:30etan.
  • Azpeitiko Bilgune Feministak eta Azpeitiko Zine klubak eskeinita: KADOSH pelikula, Azaroaren 25ean, 21:00etan Betherramistetan.
ZARAUTZ
  • Azaroaren 25ean kontzentrazioa 19:30etan udaletxe aurrean.
ZUMAIA
  • Azaroaren 20an, Forondan arratsaldeko 16:30tan, Senegaleko emakume batek aurkeztuta, eta "Malen Etxeak" antolatuta, bideo emanaldia "la mutilación femenina".
  • Azaroaren 25ean, 20:00etan Kontzentrazioa Magnoliopean.


<< itzuli