sarrerara joan
berriak
2008/11/27

Bilgune feministak azaroak 25aren balorazio oso positiboa egin eta mugimendu feminista zoriontzen du

Astearte euritsu honetan, eguraldiari aurre eginez emakume asko mobilizatu dira Euskal Herriko txoko guztietan, 5000 pertsonatik gorak hartu dute parte. Zorionak beraz, mugimendu feminista osoari. Berriz ere kalea geure egin dugu emakumeon errealitatea kaleratzeko. Jendarteak emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu behar dela adierazi du ozenki gure ideien oinarriekin bat egin eta sistema patriarkalaren iraulketan beste pauso txiki bat emanez.
Ohikoa den bezala, azken egun hauetan ekimen asko ezagutu ditugu. Batzuk positiboki baloratu behar ditugu jendartearen inplikazio handiagoa bilatzen duten heinean. Beste batzuk, ordea, emakumea biktima soiltzat tratatzen jarraitzen dute, indarkeriaren gaia era isolatuan lantzen dute edota jarrera salbatzaile eta paternalista batetik abiatzen dira, argi utziz helburua ez dela emakumeok sufritzen dugun zapalkuntzarekin bukatzea.
Ekimen horien artean kokatzen ditugu Emakundek bultzatutako Gizonduz edota Eudelek ateratako puntu morea. Gure ustez instituzioek beste lehentasun batzuk izan beharko lituzkete bere aurrekontuak nora bideratu erabakitzeko orduan, neurri eraginkorrei eta berdintasun erreala sustatzen duten politikei bideratua egon beharko lukete.
Nazkatuak gaude emakumeon kontrako indarkeria behar den bezala ez lantzeaz, hartzen diren konpromisoak bete gabe ikusteaz, komunikabideek egiten duten erabilera morbosoaz egunero gure askatasuna mugatzen duten jarrerak jasaten jarraitzen dugun bitartean.
Bukatzeko, eta aurrekoan aipatu bagenuen ere autodefentsarako deialdia egin nahi diegu emakume guztiei, ezin dugu beste batzuk guregatik zer egin dezaketen pentsatzen zain gelditu. Kalera atera, borrokatu, antolatu eta “Aski da!!!” esateko momentua heldu da.
Deialdietako partehartzaileen datu zehatzak honokoak dira:

HERRIA

DATUAK

BILBO

1500

ALGORTA

25

100

DURANGO

300

ZORNOTZA

69

DONOSTI

300

ORERETA

150

ZARAUTZ

60

TOLOSA

55

ARRASATE

120

AZPEITI

80

IRUN

60

GASTEIZ

(A22) 70

900

IRUÑEA

1500

LIZARRA

200

ALTSASU

50

ETXARRI

25

BAIONA

--

LEITZA

--

SESTAO

30

<< itzuli