
2009/06/30
BODEGIKA TABERNA, ZURE SANFERMINETAKO GUNE HERRITAR ETA PAREKIDEA!Uda iritsi da eta berehala San Ferminak ditugu ate-joka. Bertan, azken urteotan egin bezala, taberna herritar eta parekidea ireki dugu Euskal Herriak Bere Eskola eta Bilgune Feministako kideok.Aldapa kalean kokatuta dagoen Bodegika tabernan jai giro jatorraz gozatzeaz gain hamaiketako, bazkari eta afariak eskainiko ditugu egunero. Erreserbak egin nahi izanez gero 616 13 08 71 telefonoa erabili dezakezue. Besterik gabe, Bodegikan ikusiko dugu elkar! << itzuli |
|