
2008/07/03
Familia homoparentalei buruzko dokumentala kaleratu du kazetari katalan batekEstatu Batuetan guraso lesbiana edo gayak dituzten hamar milioi pertsonatik gora bizi dira. Eragiten al die beren familia ereduak? New York liberaletik Texas kontserbadoreraino hainbat nerabe eta beraien familiek euren esperientzia eta iritziak kaleratzen dituzte QUEER SPAWN dokumentalean. Dokumental honek mundu osoko 30 jaialdi baino gehiagotan parte hartu du eta sari anitz jaso ditu.Aukera duzu Anna Boluda kazetaria edota dokumentalari buruzko informazio gehiago biltzeko http://annaboluda.blogspot.com orrian. Dokumentala ingelesez grabatuta eta euskaraz zein gazteleraz azpititulatua lor daiteke annaboluda@gmail.com helbidera idatzita. DVDak 12€ balio du (bidalketa gastuak barne). Berau publikoki erakusteko asmoa izanez gero egileak eskaerak egiteko zehaztutako helbidearen bidez jakinaraztea eskertuko luke, ikusi deneko lekuen zerrenda osatzeko. << itzuli |
|