
2008/07/03
Donibaneko jaiei amaiera alaia eman zien triki-poteo feministakDonibaneko emakumeen oharra:Donibanen ere berdintasun faltsuaren diskurtsoari aurre egin eta gaurkoan auzoko jaietan parekidetasuna eraiki eta bermatzeko bateratu gara auzoko emakumeok. Izan ere egunerokotasunean, matxismoak zirrikitu izkutuenetik ekiten duen moduan, jaietan ere modu anitzetan kolpatzen du jendartearen harremanetan eta bereziki emakumeon errealitatean. Hamaika dira Donibanen ere aurre egin beharreko eraso matxistak, hizkera sexista ezabatzeko saiakerak, indarkeriaren kulturaren kontrako alternatibak, sistemaren mugetatik askatzeko deiak, emakumeon partehartzea eta eremuak berreskuratzeko ahaleginak... finean eredu matxistari aurre egiteko emakumeon indarra biltzea. Donibaneko emakumeok argi daukagu zein den gure lana, soilik eguneroko eta etenik gabeko eraikuntzarekin lortuko duguna: feminismoa bizi eta borrokatzea. << itzuli |
|