
2009/06/03
MEDIKUAK, ABOKATUAK, HEZITZAILEAK, ERIZAINAK… “Gure gorputza gure erabakia” LEMAREKIN BATUrte askotan zehar sexu eta ugalketa osasunerako eskubideekin zuzenki lotuak dauden lanbideetan ari diren profesionalek bere atxikimendua adierazi dute Bilbon emandako prentsaurreko batean.Bertan zehaztu dutenez, egun ez da borondatezkoa eta librea den oinarrizko ama izateko eskubidea betetzen, ezta erabakitzeko eskubidea ere. Hauen ustez, abortuaren despenalizazioak bakarrik ekarriko du Haurdunaldien Borondatezko Etenaldiak berme juridiko guztiekin egin ahal izatea, bai emakumeentzat eta baita osasun langileentzat ere. Horregatik, abortua kode penaletik kanpo egotea, librea eta doakoa izatea eta abortuagatik epaiketa gehiagorik ez izatea aldarrikatu dute. Osasun sare publikoan abortatzea posible izan dadin kontzientzia eragozpenaren erregulazioa ezinbesteko elementutzat jo dute sinatzaileek. Honez gain, antisorgailuen eskuragarritasuna eta hezkuntza afektibo-sexuala kurrikulumetan sartzea azpimarratu dituzte. << itzuli |
|