
2008/07/03
Eraso sexistei erantzun!!!Euskal Herriko bilgune feministatik urteak daramatzagu udako jaietan eraso sexisten aurkako eta emakumeon parte hartzea sustatzeko kanpainak burutzen.Ekimen hauen xedea, jai guneetan ematen diren erasoei aurre egin eta festa batzordeei prebentziorako neurriak ematean datza. Uda honetako eraso sexisten balantzea egitean baina, jazoera larriekin aurkitu gara: Barañain eta Algortako bortxaketen izaera bortitza; Algortan, Bilbon, Donostian… izandakoak; Urruña, Gasteiz eta Bilbon eraildako emakumeak… eta beste dozenaka eraso publiko egin ez direnak. Horregatik, Euskal Herriko bilgune feministak beharrezkotzat jo dugu ostiral honetan kontzentrazio baterako deialdia egitea. Arrasaten izango da Maritxu Kajoietan, ostiralean arratsaldeko 19etan herriko plazan. Dei egin nahi dizuegu emakumeei eta jendarte osoari elkarretaratze honetan gurekin batera parte har dezazuen. Guztion ardura da eraso sexistekin amaitzea. << itzuli |
|