sarrerara joan
berriak
2008/06/17

Euskal Herriko bilgune feministak Hezkidetza Gida kaleratu du

Emakumeek paper ezberdinak jokatu dituzte hezkuntzan historian zehar. Mendebaldeko kulturetan, hezkuntzarako eskubidea ukatua izan zaie urte luzeetan. Azken mendean bilakaera azkarra izan badu ere, eskoletan jendartean nagusitzen diren eredu, estereotipo, balioak... errepikatzen jarraitzen dira. Ondorioz, nahiz eta ikastetxeak mistoak izan, bertako osagaiak elementu sexistaz osatuak egoten jarraitzen dute.
Osagai hauek era orokor batean eraldatzeko tresna da Hezkidetza Gida. Orain urteak kaleratutako Minimoen Taulatik abiatuta eta hezitzaileen sare batez lagunduta osatu da. Liburu-karpeta honek oinarrizko kontzeptuak argitu eta aplikatzeko adibide sinple bezain argigarriak eskaintzen dizkigu. Hamar ataletan zatituta dago, hezkuntzako hamar elementu nagusiak.
Behin proiektua aurkeztuta, hurrengo fasea ezagutaraztea eta hezkuntza komunitatearen ahalik eta konpromiso maila altuena lortzea izango da.
Hezkuntza Sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, baina jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan beharko luke, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu behar du, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Honela, ezberdintasun sozialak gainditzeko balio izateaz gain, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko du.


<< itzuli



egitasmoak ikusi >>