
2010/02/23
Hezkuntza Sareko 1. Mintegia egingo da asteburu honetan Bilbon. Gasteizen berriz, martxoaren 6an egingo da.Hezkuntza sektoretik orain arte martxan jarri diren proiektuak aurkeztuko dira Mintegi honetan, besteak beste Hezkidetza Gida eta tailerrak.Mintegiaren helburu nagusia, baina, elkar ezagutu eta hezkuntzarekin harremanetan dauden pertsonen sare feminista osatzea da. Sarearen bitartez, kontzientzia zabaldu, esperientziak elkartrukatu, parekidetasunaren bidean indarrak bildu nahi dira. Bakoitzak bere eremutik eta askotan bakarrik egindako lanak mahai-gaineratu eta lehendik dauden esperientziekin aberastuz aurrera begirako harremanak sendotzea. Finean, hezkuntzaren munduan gabiltzan emakumeak kontaktuan jartzeko saiakera bat da honoko hau. Horretarako momentuz bi zita zehatz ezarri dira:
Beste hiriburuetako zitak aurrerago zehaztuko ditugu. Animatu! Etorri gure berri jaso eta Euskal Hezkuntza Sistema hezkidetzailea bultzatzera. << itzuli |
|