
2009/03/25
Izaskun Jimenezen erailketa dela eta bilgune feministaren irakurketaEuskal Herriko bilgune feministak gogorki salatu nahi du aste honetan Gernikan jazotako erailketa.Emakumeon kontrako indarkeria sexuen arteko hierarkian oinarritutako sistema sozialaren beste adierazgarri bat da. Beraz, sistema sozialean aldaketa sakonak egin eta honek dakartzan sexuen arteko desberdintasunekin amaitu ezean erailketak egoten jarraituko dute. Lan honetan instituzioek ardura handia dute, momentuz era integralean betetzen ari ez diren ardura. Baina herritarrok ere, emakume eta gizonek, eginbehar handia dugu gure egunerokotasunean honekin amaitzeko, harreman parekideak eraikitzeko. Horregatik, Emakumeen Mundu Martxako Plataformak deitutako kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu guztiei. Denon ardura da indarkeria sexistarekin amaitzea, salatu dezagun kalean Izaskun Jimenezen erailketa. Hauek dira mobilizazioen leku eta orduak:
<< itzuli |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||