
2008/07/03
Familia homoparentalei buruzko dokumentala kaleratu du kazetari katalan batekLeitzako bilgune feministak salaketa publikoa abiatu du herriko enpresa honen kontra. Izan ere, lantegi honetako datuek zer pentsatua eman dezakete.Eskulanari dagokionez, 38 emakume eta 267 gizonezko daude lantegian, eta emakumeak kontratatu zituzten azkeneko aldia 1976. urtea izan zen. Geroztik, eta emakumeok bertan lan egiteko prest egon arren, ez diete aukerarik eman ordutik. Pertsona ororen eskubidea da lan duin baterako sarbidea gizonezko zein emakumezkoengan aukera berdintasunean ematea. Eta honela dio Sarriopapel y Celulosa S.A enpresaren lan-hitzarmen kolektiboak 32.artikuluan, Berdintasuna eta diskriminaziorik eza izenburupean. “Enpresa barruan langileak ezin izango dira diskriminatu ideologia, erlijio, arraza, afiliazio politiko eta sindikal, eta abarrengatik. Enpresako lanpostu guztietarako sarbide berdintasunaren printzipioa errespetatuko da, nola gizonezkoentzat ala emakumezkoentzat, inolako diskriminazioarik gabe. Lanposturen bat betetzeko deialdiren bat gertatzen denean, sexu egoeraren erabateko abstrakzioa egingo da, eskatutako gaitasun profesionalari besterik ez zaio begiratuko.” Arestian aipaturiko datuek, ordea, sinesgarritasun osoa kentzen diete. Ez dugu ahaztu behar, ETT bitartez kontrataturiko langile guztiak ere gizonezkoak direla, uda honetan 22. Neurri eta jokaera hauek herriko eta inguruetako emakumeen askatasun ekonomikoa baldintzatu dute urte luzeetan zehar gaur egun berdin jarraituz. Egoera honek, emakumeen alor ekonomikoan zuzenean eraginez egoera pertsonalean eragiten du. Horregatik, eskualdeko emakumeei dei egiten diete lantegi honetako lan zerrendetan izena eman dezaten, eskubideen aldeko borrokan pauso bat gehiago emanez. << itzuli |
|