
2008/10/24
Maria Puy Perezen desagerpena dela eta bilgune feministaren prentsa oharraLehenik eta behin, Euskal Herriko bilgune feministak bere elkartasuna adierazi nahi dio Maria Puy Perez eta bere sendiari.Maria Puy desagertua dago urriaren 11tik, bere bikotea zen Jose Maria Morentinen aurkako salaketa jarri ondoren. Salaketa hau ez zen lehenengoa izan, urruntze agindua hausteagatik jarri baitzion. Hau honela izanik, polizia eta epaileen jarrerak salatu nahi ditugu, Maria Puy desagertua izan aurretik ez baitute ezer egin, nahiz eta salaketa jarria izan. Ziurtatu ezin badezakegu ere, Maria Puyren desagertzeak aurretik jazotako guztiarekin zerikusia duelakoan gaude. Kasu honek ezohiko garapena badu ere, ez da inolaz ere egoera isolatu bat, beste emakumeon kontrako indarkeria kasu bat bezala kokatzen dugu. Horregatik, behin eta berriz azpimarratzen jarraituko dugu indarkeria mota hau arazo sozial bat dela, estrukturala, ez kasu isolatuen multzo bat. Berarekin amaitzeko prebentzioan eta jendarte eraldaketan dago muina. << itzuli |
|