
2008/05/30
Ekainak 7an Nazio Plaza ospatuko da IruñeanAurreko ikasturte bukaeratik hausnarketa egin ondoren, eh’07an Euskal Herriaren iraupen eta garapenerako oinarriak zehaztu ziren besteen artean: eskubide indibidual eta kolektiboen aitortza, Euskal Herriaren Nazio aitortza, lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea. Oinarri hauekin Euskal Herriak nazio bezala garatzeko kontuan hartu beharreko elementuak barneratzen ditu. (Ikus dokumentu osoa www.naziogunea.net helbidean)Norabide honetan, urteetan zehar eta ikasturte honetan hainbat dinamika burutu dira: Aberri Eguneko Martxa, Euskal Unibertsitatearen sorrerarako emandako pausuak, Wikipedia… Guzti hau nazio eraikuntzaren perspektiban kokatuta. Gogoeta honen ondorio da ekainaren 7an Iruñean ospatuko den Nazio Plaza ere, urtean zehar egindako dinamika guztiak erakusteko eguna. Aldaketaren alde Herri bat martxan dagoena irudikatzeko, emakume eta gizonen lanari esker lortutakoa erakusteko. Horregatik, protagonistak herritarrak dira, eguneroko lanean dihardugun emakume eta gizonak. Dinamika eta elkargune anitzak prestatu dira Nazio Eztabaidagunetik elkartrukea eta parte hartzea bideratzeko. Goizean zehar aurten egindakoaren inguruko informazioa zabaldu eta eztabaidatzeko 3 foro egingo dira Wikipedia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Auzolanaren inguruan. Bitartean erakusketak, jolasak, gure folklorearen ikusgaiak, EHNA, Selekzioak… Bazkari herritarrak Iruñako peñen elkarteetan egingo dira. Ondoren Martxa nazionala egingo da, Aberri Eguneko Martxaren izpiritu berdinarekin. Bukatzeko, animazioa… Euskal emakumeok ere badugu urte osoan egindako lana partekatu eta besteenak konpartitzeko beharra eta aukera. Horregatik deialdia egin nahi dizuegu guztioi egunean zehar izango diren espazio anitzetan parte hartu eta urte honetako lanak emandako fruitu emankorrak ikustera. Informazio gehiago nahi izanez gero eskura dago Nazio Eztabaidaguneraren web orrian: www.naziogunea.net << itzuli |
|