
2008/10/14
Colombiako mugimendu feministako kide zen Olga Marina Vergara erail dute MedellinenParadogikoa dirudien arren, La Ruta Pacífica de las Mujeres taldeak "Las violencias contra las mujeres en una sociedad en guerra" Bogotan aurkezten zuen bitartean, sikario batzuk Medellinen, talde horretako kide zen Olga Marina Vergara tirokatu eta erail zuten bere etxean bertan bere seme, erraina eta 5 urteko ilobarekin batera irailaren 24an.Erailketa hau, Colombian astero gertatzen diren beste erailketa politiko bat gehiago da. Giza eskubideen aldeko erakundeek Nazio Batuei aurkeztutako txostenean jasotzen den bezala, azken bost urteetan Colombian, 13.634 pertsona erailak izan dira "indarkeria soziopolitikoarengatik". Ez da kasualitatea izan, lider feminista eta giza eskubidetan militante zen Olgak, bide luzea egina zuen emakumeen aldeko lanean Medellinen. Emakumeen aldeko borrokarekin batera, La Ruta Pacifica de las Mujeres taldea, guda egoerek emakumeengan duen eragin eta ondorioen bisibilizazio eta zabalpenean lan egiten du eta Colombiako guda egoeraren gaindipena negoziazio baten bidez etorriko dela aldarrikatzen dute. Bilgune feministatik Olga eta bere familiako beste 3 kideen erailketa salatzen dugu eta gure elkartasun osoa adierazten diegu Olgaren senitarteko, bidelagun eta mugimendu feministan emakumeen eskubideen alde eta Colombiako inpunitate eta injustizia egoerak salatu eta aldaketa bilatzeko borrokan dabiltzan emakume guztiei. (www.askapena.org orritik hartutako berria) << itzuli |
|