
2009/01/16
Donostiako Bilgune feministak bere irakurketa kaleratu du Donostiako Danborrada eta honen antolaketaren inguruanDonostiako Bilgune feministak prentsaurrekoa eman du gaur, urtarrilak 16, Danborrada eta bertan emakumeek duten partehartzeari buruz beraien iritzia eta proposamenak publiko egiteko.Izan ere, Donostiako Udalean PSEko zinegotzi den Ramon Etxezarretak Udalak emakumeen parte-hartzea ziurtatzen duela baieztatzen duen bitartean, Donostian dauden 106 danborradetatik, 20 talde gizonezkoz bakarrik daude osatuta. Udalak hainbat neurri hartu izan ditu Danborradan emakumeen partehartzea ziurtatzeari begira:
Pauso murritz hauen aurrean Donostiako Bilgune feministak irakurketa negatiboa egin du, hauen ustez diru laguntzen bidez parekidetasuna lortzea ezinezkoa delakoan baitaude. Gainera, haien hitzetan “Mistoak ez du Parekoak esan nahi”. Mugaz beterik ospatzen dituzten jaiak parekideagoak egiteko proposamen zehatzekin datoz baina; oholtzako taldeen presentzia txandakakoa izatea esaterako. Proposatutako beste neurria, emakumeen presentziari indarra eman eta dugun zor historikoa kitatzeko Sarriegiren eskulturaren ondoan emakume upelari bat jartzea da. Bukatzeko urtez urte jaiak eta Danborrada zehazki parekideago egiteko borrokan jarraituko dutela baieztatu dute. << itzuli |
|