sarrerara joan
berriak
2008/11/21

Euskal Herriko bilgune feministak indarkeria sexistaren aurrean defenditzeko tresna jarri du emakumeen eskura.

Aurten bilgune feministak bere diskurtsoaren zentroan autodefentsa feminista kokatu du. Bide honetan emakume izateagatik bizi dugun indarkeria sexista salatzeko azaroaren 15ean aurkeztutako txilibituaren proposamena egin nahi izan du, errespetuz erabili beharreko tresna dela gogoraraziz, “Arma oso boteretsua izan daiteke”.
Emakume batek txilibitua jotzen duenean erasotua izaten ari dela adierazi nahi du. Erabili arrisku egoeran sentitzen zarenean. Erasotzailea salatzeko eta sostengurik gabe uzteko bitartekoa izango da.
Edozein jendarteko kideok txilibitoaren soinua entzutean emakume bat erasotua izaten ari dela esan nahi du. Entzutean emakumeren bat arriskuan dagoela eta inguruan erasotzaileren bat dagoela esan nahi du. “Erasotzaileak gure herrietatik botako ditugu”, jendarteak halako jarrerak baztertzeko erantzukizuna du.
Txilibitoa emakumeen eskura bakarrik jarriko den tresna izango da. Bilgune feministak, ahalik eta espazio gehienetara heltzen saiatzeaz gain, txilibituaren esanahia jendarteratzearen ardura ere hartzen du azaroak 25 hontatik bertatik hasita.


<< itzuli