
2008/10/23
Urriak 24, arratsaldeko 19:30etan, ERASO SEXISTEN AURKAKO manifestazioa Bilbon ArriagatikHonez gain, eraso lesbofoboak eta eraso fisikoak ere gertatu dira gurean, eta guzti honengatik, Bilboko Mugimendu Feminista osatzen duen hainbat taldek jasanezina bihurtzen ari den jazarpen eta indarkeria heteromatxista hau salatzeko asmoz kalera irtengo gara manifestatzera. Bilboko Mugimendu Feminista osatzen duten taldeak honokoa dira: Bizkaiko Emakume Asanblada- Bilgune Feminista- Lanbroa- Hankaz Gora- Iduna- Kiskitinak- Emakume arloak: STEE/EILAS- ESK- ELA- LAB- EB- MUGARIK GABE- FEKOOR.Bat egiten dute deialdiarekin: Artisimas kolektiboa- Argitan- Uxu Ondarroako Emakume Taldea- Basauriko Emakume Taldea- Andere Bidatz- Harresiak Apurtuz- EGK- Askapena- Elkartzen- IPES- CGT- PCE- Gazte Komunistak eta Bilboko hainbat herritar. Jarraian doan idatzia deitzaileon irakurketa da: Gure indar guztiekin gaur ere salatu nahi dugu Euskal Herriko eta mundu osoko emakume askok gizonengandik pairatzen dugun biolentzia sexuala, fisikoa eta psikologikoa, horiek pentsatzen baitute emakumeok haienak garela eta gure destinoa haiek zerbitzatzea dela. Bereziki azken aste hauetan Bilboko auzo ezberdinetako emakume askok jaso dituzten mota ezberdinetako agresioak; esaterako eraso lesfoboak Alde Zaharrean, Deustun eta Artxandako inguruetan bortxaketak. Sistema patriarkala erabateko erantzulea da, eta, bertan, emakumeok eraso horiei guztiei aurre egiten diegu. Horrez gain, instituzio politikoek, sistema judizialak, hezkuntza-sistemak, elizak eta publizitateak sistema hori babestu eta sendotu egiten dute, indarkeria menderakuntza eta bereizkeria sexistarako tresna moduan erabiltzen duten gizonen laguntasunaz eta koldarkeriaz. Azken batean, jarrera horren bidez, euren pribilegio sozialak bermatzen dituzte, eta ageri-agerian jartzen da justizia, elkartasuna, bakea eta giza eskubideak sustatzen dituen gizartea eratu nahi omen dutenen hipokresia, ez dituztelako inondik inora eta benetako borondateaz kolokan jartzen gizonek emakumeen gainean dituzten botere-abusuko harremanak. Bestetik enfatizatu nahi dugu Emakumeok nola bizitzen ditugun gaua eta kalea, nola babestu behar dugun gure burua eta alarmismorik gabe, baina autokonzientzia handiz, erne mantendu behar dugun. Gure ausardiari eta erresitentziari esker lortu ditugun aurrerapenak ezin daitezke gutxitu beldurragatik eta segurtasun ezagatik. Ez dugu onartuko lortu ditugun esparruak eta ordutegiak erasotzaileek desjabetu diezazkiguten. Biolentzia sexista erauzi ahal izateko , egoera hau gure jendartearen arazo larria dela onartu behar dugu. Eremu guztietan modu eraginkorrean, neurri zehatzekin eta hauek betearaziz esku hartzeko beharra dago. Emakumeon gorputza, lana eta jendartearen garapenerako egindako ekarpenak baloratu eta erasotzaileak kontrolpean izateko neurriak finkatu eta erasoak izan diren emakumeentzat babes neurri aproposak ezarri. MUGIMENDU FEMINISTAK emakumeen antolakuntzari dei egiten die, gizarte-aldaketak lortzeko. Horrela, arazo hau konpondu ahal izango da, eta behar besteko baliabide materialak eta jabekuntza izango dituzte, euren gorputzak, bizitzak eta askatasuna defendatzeko. Era berean, gizonei ere dei egiten diegu, gizonek emakumeen inguruan ezarritako hierarkizazioa gizarte-bidegabekeria dela onartu dezaten, emakumeen aurkako ohiko indarkeria estali ez dezaten, euren ingurunean salatu dezaten eta era guztietako sexismoaren aurkako borrokarekin bat egin dezaten. << itzuli |
|