sarrerara joan
dokumentuak
-1- Proposamen orokorra (pdf)
Dokumentu honek bilgune feministaren oinarri ideologiko eta praktikoak zehazten ditu. Sorreran egindako dokumentuak bilgunearen helburuak eta honi erantzuteko estruktura zehazten ditu.


-2- 2007ko barne hausnarketa (pdf)
Proposamen orokorrari bost urte ondoren egindako doikuntzak eta bidean sortutako gorabeherei erantzuna bilatzeko aurrera begirako dokumentua. Bilgunearen oinarriak berkokatzen ditu.


-Indarkeri sexistari aurre eginez (IV. jardunaldi feministak)(pdf)
IV Jardunaldi Feministetarako egindako ponentzia. Emakumeon kontrako indarkeria ideologikoki kokatu eta autokritikatik abiatuta aurrera begirako oinarriak jartzen ditu gai honen inguruan izan beharreko praktikari dagokinez.


-Mugimendu feministak politika instituzionalaren aurrean (IV. jardunaldi feministak)(pdf)
IV. Jardunaldi Feministen karira egindako ponentzia honek bilguneak politika instituzionalaren inguruan duen jarrera zehaztu eta mugimenduan aurrera eramateko proposamenak burutzen ditu.




-Prekaietateari aurre eginez (IV. jardunaldi feministak)(pdf)
Dokumentu hau ere IV Jardunaldi Feministetarako egindako ponentzia da. Euskal Herrian bizi garen emakumeon egoera sozioekonomikotik abiatuta etorkizun parekidea egiteko tresna zehazten du: Duintasunerako Premisak.