Prekarietateari planto, bizitza duinera salto!

Content on this page requires a newer version of Adobe Flash Player.

Get Adobe Flash player

GOOGLE BILATZAILEA


egitasmoak
HEZKUNTZA SISTEMA
Hezkuntza sistema

Hezkuntza sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa dela jakinik, gaur egun dauden ereduak birsortzeko baino, jendartean dauden arazoak gainditu eta jendartea bera eraldatzeko tresna izan beharko luke. Hau da, hezkuntzak, pertsona aske eta integralak sortu behar ditu eta jendarte justuago bat lortzen lagundu behar du; sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bultzatuz. Horretarako, hezkidetza da gure helburu eta lan tresna. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen bitartekoa da hezkidetza. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da.
Elkartasunean, parekidetasunean eta askatasunean oinarritutako jendartea sortu nahi dugulako, Bilgune Feministak HEZKIDETZAREN aldeko hautua egiteko deialdia luzatu nahi du. Beharrezkoa baita hezkuntza komunitatean gabiltzanon (hezitzaile, guraso, material sortzaileen, e.a.) elkarlana eta konpromisoa hezkidetza errealitate bihur dadin. Euskal Herriko neska eta mutilek parekidetasunean oinarritutako hezkuntza eskubidea dute. Ekin diezaiogun egitasmo hezkidetzaile eta hezkuntza parekideari.

Hezkidetza Gida bide horretan lagungarri izan nahi duen tresna bat baino ez da, denon konpromiso eta lana behar dugu ordea lan honetan. Bilgune Feministatik behintzat, tresna berriak ateratzen eta eskaintzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria sortzea baitugu erronka eta amets. Hezkuntza sistema

Agenda 10 eurotan SALGAI Agenda 10 eurotan SALGAI