
Euskal Hezkuntza hezkidetzailea sustatzenEmakumea hezkuntzan Emakumeek paper ezberdinak jokatu dituzte hezkuntzan historian zehar. Mendebaldeko kulturetan, hezkuntzarako eskubidea ukatua izan zaie urte luzeetan. Hasiera batean gizonezko dirudunek soilik zuten hezkuntza jasotzeko aukera; emakumeak etxean geratzen ziren eta garapen intelektuala beraien kabuz eta kasu askotan ezkutuan egin behar izaten zuten.Beranduago, hezkuntzarako eskubidea lortu arren, neska eta mutilek generoaren araberako hezkuntza jasotzen zuten; gela ezberdinetan eta curriculum ezberdinarekin neskak etxeko lanetarako prestatuz eta mutilak bizi sozialerako. Mugimendu pedagogiko berrien sorrerarekin batera, eskola mistoak sortu eta neska-mutilak espazio berdina konpartitzera pasa ziren, sexu biak gela berean elkartu ziren curriculum berdinarekin. Horrela pentsatu zen sexu parekidetasuna lortuko zela. Baina ondoren ikusi dugu nola ez zen neurririk hartu jendartean bertan sexu batek bestearekiko jasaten zuen zapalkuntza ekiditeko eta, hala, eskolan ere jendartean nagusitzen diren eredu, estereotipo, balioak... urteetan zehar errepikatu direla ikusi da. Egun, arazoa ez da emakumeak hezkuntzara, irakaskuntzara, ikerketara eta kudeaketara iritsi ahal izatea, baizik eta jarduera horietan duten lekua, bizi duten egoera: hautatzen dituzten titulazio eta ezagutza arloak, beren ibilbide akademiko zein profesionalak, botere guneetan duten estatusa, irakasten diren edukiak, erabiltzen diren metodologiak, baliabide didaktikoak, ebaluazio irizpideak eta tresnak, onartzen diren arautegiak eta aurrekontuak. Azken finean, hezkuntza jardueretan oharkabean geratzen den sexu bereizkeriak emakumeen auto-kontzeptuan eta lorpen itxaropenetan eragiten dituen ondorioak. Beraz, ikastetxeak mistoak izateak ez du esan nahi parekidetasuna dagoenik. Ikasgaien ikuspegia erabat androzentrikoa da, emakumeok ikusezintasunean uzten gaitu. Bestalde, osagai sexistak presente daude bai ageriko eta bai ezkutuko curriculumetan (hizkuntzan, materialean, jarreretan, balioetan...). Hezkuntza funtzioak. Hezkuntza parekidearen garrantzia. Gaur egun, indarrean dagoen sistema neoliberal eta patriarkalaren eraginez, emakumeon eskubideak urratuak dira etengabe. Bizi dugun zapalkuntza globala da, sexuen arteko botere-erlazioa eta ondorioz, sexu bereizkeria, bizitza eremu guztietan ematen da. Hezkuntza sistemak, sistemaren baloreak erreproduzitu eta transmititzen ditu, horretarako beharrezkoak dituen mekanismo guztiak martxan jarriz. Hezkuntza Sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, baina jendarte eredua birsortzeko baino, eraldakuntzarako bitartekoa izan beharko luke, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu behar du, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Honela, ezberdintasun sozialak gainditzeko balio izateaz gain, sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko du. Bide horretan, heziguneetan parekidetasuna lortze bidean, HEZKIDETZAREN lanketa integrala funtsezkoa ikusten dugu. Zer da Hezkidetza? Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, izaera ezberdinak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak e.a. transmititu gabe heztea da. Pertsona autonomoak izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan gure bizitza proiektuen jabe izateko behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da. Pertsonen garapen integrala lortu nahi du. “Hezkidetza Gida” proiektuaren abiapuntua eta kokapen orokorra Gida honen abiapuntua Bilgune Feministak (BF) duela urte batzuk kaleratu zuen Minimoen Taula da. Minimoen Taula ikastetxeek hezkuntza hezkidetzailea bermatzeko beharrezko minimoak batzen dituen 10 puntuko zerrenda da. BFk, Minimoen Taula tresna gisa ulertu du beti, ikastetxeek proiektu eta hezkuntza hezkidetzaile baten alde lan egin dezaten. Urteak pasa ahala, ordea, tresna hori aurrera eramateko bitartekoak beharrezkoak zirela ikusi da eta horrela sortu da Hezkidetza Gida egitearen ideia. 2006. urtean hasi eta orain arteko lanaren emaitza dugu berau. Bilgune Feministatik, Parekidetasunaren bidean urratsak emateko hezkuntzan dabilen edonori, beste tresna bat gehiago eskaini nahi izan diogu. Euskal Hezkuntza Hezkidetzagilearen bidean hezitzaileek pausu praktikoak ematearen erronkan lagundu nahi izan dugu. Minimoen Taularekin atxikimenduak jaso genituen bere garaian, konpromisoak, baina beste pausu bat eman behar dugulakoan gaude. Hezkidetza praktikan lantzen hasteko garaia da, bakoitza dagoen lekuan egonda, kolektiboan lantzeko eta baita maila indibidualean ere aukera izango du edonork gida hau jarraituaz lanari ekiteko. Jakintza hauek biltzerako orduan, Unitate Didaktikoak sortu edo praktikan jartzeko edozein hezitzailek hezkidetza kontutan izan dezan jarraibideak emango dituen gida sortu nahi izan dugu, erabilgarria izango den tresna praktiko bat. Honela, hezitzaileei Euskal Hezkuntza Hezkidetzagilea egunerokotasunean lantzeko erronkan lagundu nahi diegu. Oinarri bezala Minimoen Taula hartuta berau betetzeko prozesua martxan jarri eta indarra emango diogu. Gidak Unitate Didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu era praktiko eta erabilgarrian. Eman beharreko pausuak era argian antolatuak ditu koloreen bidez atalak bereiziaz. Hezitzaileek eguneroko tresna lagungarritzat izan dezakete norberaren eremutik parekidetasunaren bidean pausuak eman ditzaten. Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu, gidaren erabilera errazteko eta atal praktikoari garrantzia emateko. Gidaren atalak, Minimoen Taulan ditugun 10 puntuetan oinarrituta banatu ditugu: - Balioak eta Konpetentziak. - Edukiak. - Helburuak. - Metodologia. - Materiala. - Ebaluaketa. - Harremanak. - Hizkuntza. - Ikastetxearen Antolaketa. - Espazioa eta Denbora. Atal bakoitzean 3 zati ezberdindu daitezke:
Gidaren amaieran lan osoan zehar aurkitu ditzakegun hitzen GLOSATEGIA aurkitu daiteke. Gidan zehar agertzen diren hainbat kontzeptuen definizioak argitzeko atala gaineratu dugu. Ale bat erosi nahi izanez gero jo webguneko dendara, bertan izango duzu. Bestela bidal iezaguzu mezu bat eta zure herritik gertueneko denda non dagoen jakinaraziko dizugu. Hemendik eta aurrerako lana: Gida eskuartean daukagu, Bilgune Feministak sortu berri duen tresna ezagutarazi eta jendarteratzea izango da erronka nagusia, hala nola, honen erabilpen eta zabaltze prozesuan konpromisoak lortu nahi ditugu denon lana baita parekidetasunaren bidean pausuak ematea. Horretarako, hezkuntza eragileekin lanketa egingo dugu hemendik eta ekaina bitartean. Aurkezpen zabal bat egitea da gure asmoa. Eta ondoren, eragilez eragile, bilkurak egingo ditugu proiektu honekiko atxikimendu eta konpromiso zehatzak eskatzeko. Bilgune Feministatik, tresna hau, edozein hezitzailek erabiltzeko tresna lagungarria sortzea izan baita, erabilia izan dadin. Ondorengo pausua, ikastetxeetan aurkezpenak egitea izango da. Eta honetarako, Euskal Herrian kokatuak dauden irakasle eskoletan ere aurkezpenak egingo ditugu. << itzuli |
|