sarrerara joan

Jai herrikoi eta parekideen alde, emakumeok jaietan!!!

Festa da herri honetan nigarra begitik kentzen duen tenpesta” zioen poetak. Jaiak ordea ez ditugu guztiok berdin bizi.
Ezin dira herrikoiak deitu emakumearen parte hartzea eragozten duten festak, ez dago burua asko astindu beharrik adibideak topatzeko, hor ditugu Alardeak, Danborrada...
Ezin da herriaren erdia albo batera utzi eta ez ikusiarena egin. Jaiak parekideak izan behar dira, eta behingoz, emakumeak baztertu edota kontuan hartzen ez dituztenak desagertzeko bidea egin behar dugu.
Ezin dugu ahaztu beste hainbatetan ere jaiak erasotzaile eta diskriminatzaileen aterbe izaten direla.  Jaiak guztionak eta guztiontzat izan behar dira.
Horregatik, maila guztietan emakumeen parte hartze parekidea sustatu eta eraso sexistekin amaitzeko irizpide batzuk jarri nahi ditugu guztien eskura. Irizpideok jaiak baloratu eta hutsuneen aurrean neurriak hartzeko bideratuta daude.
Kanpaina hau zure herrian edo festaren batzuetan martxan jartzeko asmoa baduzu jakinaraz iezaguzu mesedez. Horrela gure laguntza eta baliabideak zuen esku jartzeko aukera izango dugu. Egin klik hemen.

1. PARTE HARTZEARI DAGOKIONEZ:

  • Antolakuntzan:
    • Herriko jaien antolakuntzan emakumeek parte hartzen duten: jai batzordeetan, erakundeetan, txosna batzordean.
    • Emakumeen ikuspegia eta ekarpena kontutan hartzen den. Erabakiak hartzeko kontutan hartzen diren.
    • Antolakuntzako lan banaketetan rol diskriminatzaileak erreproduzitzen diren (emakumeak garbitu eta gizonak eskenatokia muntatu adibidez).
    • Bitartekoak jartzen diren emakumearen partehartzea bultzatu eta bermatzeko (ordutegiak egokitu, ludoteka zerbitzuak emakumeak bileretan parte hartzeko aukera izateko, dinamikotasuna, lekua…)
    • Eragile feministak edo emakume taldeak dauden jaien antolakuntzan.
  • Ekimenetan:
    • Emakumeen partehartzea eragotzita dagoen ekintzarik dagoen.
    • Nahiz eta eragotzita ez egon emakumeak parte hartzen ez  duten ekintzak dauden; eta ekintza hauen garrantzia jaien barnean.
    • Emakumeen rol eta diskriminazio egoerak erreproduzitzen eta mantentzen dituen ekintzak dauden (amentzako kafe tertulia: “nola zaindu hobeto gure seme-alabak”, edo sexualitate tailerra: “nola eman gizonei plazer handiagoa”, adibidez).
    • Emakumeentzat ekintzarik dagoen.
    • Neurriak jartzen diren emakumearen partehartzea bultzatu eta bermatzeko.
    • Herriko kulturan emakumeek egindako ekarpenak azalerazten diren.

2. OSAGAI SEXISTAK:

      • Herriko jaien inguruan bideratzen den propagandan eduki sexistarik dagoen, komunikatzeko eta propaganda kaleratzeko bide ezberdinak kontutan hartuz: hitzezkoa, ez hitzezkoa, komunikazio grafikoa, irudiak, sexu estereotipoak… Emakumea inbisibilizatzen duten edota eredu maskulinoarekin lotzen diren jarduerak. Balore eta irudien zuzenketa eginda eredu berri eta anitzak plazaratzen diren.
      • Musika:
      • Eduki sexistarik duen jai egunetan eta jai eremuetan entzuten eta erabiltzen den musikak.
      • Kontratatzen diren berbena eta musika taldeetan emakumeen irudia ahultzen eta objektu bihurtzen den.
      • Emakumez osatutako taldeak dauden, hau da, emakume musikariak beren espazioa duten, bisibilizatzen al diren.
      • Hizkuntza:
      • Euskara ez da androzentrikoa edo sexista hizkuntza bezala, bere erabilera baizik.
      • Erabiltzen dugun hizkuntzak propagandan, karteletan, komunikatuetan, jai-egitarauan eduki sexista duen. Jarraian erabilgarriak izan daitezkeen adibide batzuk:
      • Maskulino singularraren ordez: emakumezko eta gizonezkoak batera izendatzen dituzten generikoak erabiltzea. Femeninoa eta maskulinoa batzen duena: “edo”
“El responsable” ® La persona responsable. La o el responsable...”
      • Maskulino pluralaren ordez: sexu biak batzen dituzten generikoak. Femeninoa eta maskulinoa batzen duena: “eta”
“Los ciudadanos” ® “La ciudadania / el pueblo / las y los ciudadanos...”
“Los jóvenes” ®“ La juventud / las y los jóvenes...”
  • Espazioa, jai guneak:
    • Emakumeei beldurra sortzen dien guneak dauden, kaletik aske ibiltzeko duten eskubidea urratuz: argiztatu gabeko guneak, leku isolatuak, espazioa sexista bihurtzen duten elementuak: pintada sexistak…
    • Emakumeen sarbidea errazten eta bultzatzen duten elementuak dauden (gurpildun aulkitxoentzako sarbidea, garraio publikoan ailegatzeko aukera…).

3. ERASO SEXISTAK:

  • Erasoak gertatu ez daitezen, prebentzioa:
  • Edozein eraso gertatu baino lehen hauen kontrako propaganda jai egunetan herrian eta jai lekuetan dagoen.
  • Herrian egon daitezkeen leku arriskutsuak identifikatuak dauden eta horiek konpontzeko soluziobideak aurkitzeko (Udaletxeari konpontzeko eskatu) borondatea eta proiektua dagoen. Ezinezkoa bada, seinalizatua dagoen.
  • Jai guneek emakumearentzat espazio libre bilakatu eta irudikatzen duten. Bertan erasotzaileak gaizki hartuak direla eta erasorik ez direla onartzen argi eta garbi jakinarazten den.
  • Ekimen konkretuak: erasoen aurkako eskuorriak, puntu beltzen mapa edota antzeko propaganda dagoen.
    • Erasoa gertatzen denean, erantzun:
        • Eraso bortitz bat gertatu ondoren eman beharreko urratsak koordinatzeko planteamendua dagoen. Hau da, eraso baten aurrean protokolo bat dagoen.




        << itzuli