sarrerara joan
sarekideak

Egin zaitez sarekide!


Emakumeok bizi dugun zapalkuntza patriarkarrak gure egunerokotasuna mugatzen du eta horri aurre egiteko ezinbestekoa dugu borroka feminista.

Sei urte dira Bilgune Feminista sortu genuela. Emakume anitz gara, bakoitza bere lan esparruan aritzen baina harremanetan, ekintza zehatzak gauzatzeko baliabideak, arrazoiak, indarra eta ausardia ematen dizkigun sarea ehuntzen, emakumeon askatasunerako borrokaren sarea ehuntzen.

Urte hauetan guztietan plantetatutako hausnarketa eta burututako ekimenek erreferentzi feminista bihurtu gaituzte. Baina Euskal Herriko emakumeen eskubideen aldeko borrokak zure laguntza ere behar du.

Bilgune Feministaren sarekide izateak gure proiektuarekin bat egiten duzula esan nahi du, eta gure proiektuaren parte zarela ere. Sarekide izanda, emakumeon eskubideak gauzatze aldera, ideiak proposatzeko zein proposatzen diren hausnarketa eta ekimen ezberdinen parte hartzeko aukera izango duzu.

Proiektu hau aurrera eramateko diru-laguntzak ere ezinbestekoak dira, beraz, zure ekarpenekin batera, denon arteko ekarpen xumeek errazago bihurtuko dute jarduera feminista.


Nahi duzun diru-ekarpena egiteko bi aukera dituzu:

1. Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan hilero dirua sartuz:
3035 0134 44 1341046405
2. Ordainketa zure kontu korrontean helbideratuz, hiru hilean behin kobratu ahal izateko.

Hurrengo formularioa osatu eta bidaliguzu, berehala jarriko gara zurekin harremanetan:


BARKATU ERAGOZPENAK, ORAINGOZ FORMULARIOA EZ DAGO ERABILGARRI. Sarekide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@bilgunefeminista.org